
AdamRedgrove
Londreskoa da, Nafarroan bizi izan da zenbait urtez, eta The Enchanted Frog ekartzen dizu, arte dramatikoetan zein bigarren hizkuntza gisa ingelesaren irakaskuntzan esperientzia zabala izan ondoren.
Literaturaren egiazko maitale gisa, Adamek klasikoen, modernoen, egokituen eta berak sortutako istorioen hautaketa eskaintzen dizu, guztiak modu dibertigarri, dinamiko eta umoretsuan antzeztuak, eta ardatz nagusia dutelarik hiztegia zabaltzea eta ikusleak ahoskeraren alderdi guztiekin ohitzea: ahoskera, intonazioa, artikulazioa eta hitz-jarioa, etab.

Antzerkia
Adam “El Escondite”, eta “Txiflando”antzerki-konpainietako kide aktiboa da. Ingelesezko ahoskeran espezializatutako lantegi eta ikastaro trinkoak diseinatu eta burutu ditu, maiz, antzerkia ahozko adierazpena hobetzeko modu gisa erabiliz. Soinu-teknikaria da eta, gainera, antzeztokiak eta osagarriak diseinatu eta egiten ditu…

Irakaskuntza
Ingeleseko irakasle gisa, Adam ingelesezko mintzaeran eta ahoskeran espezializatu da adin guztietako ikasleekin. Itzultzaile eta narratzaile lanetan aritu da. Hainbat adinetako helduei eta haurrei irakatsi die, murgiltze linguistikoko programetan parte hartu du, eskolak eman eta mota guztietako beste jarduera batzuk eginez: txangoak, kirolak, eskulanak, antzerkia, etab.

Storytelling
Istorio luzeak, istorio laburrak, denoi eragiten digutenak. Guztiak adin maila eta talde desberdinak, haur txikiak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak, baita helduak ere asetzeko egokituak. Balioak eta berdintasuna argi nabarmenduz. Talde txikiak ikasgela edo liburutegietan, antzerkia taula gainean, soinu eta argiztapenarekin…