Ikuskizuna

Istorio luzeak, istorio laburrak, denoi eragiten digutenak. Guztiak adin maila eta talde desberdinak, haur txikiak, lehen eta bigarren hezkuntzakoak, baita helduak ere asetzeko egokituak. Balioak eta berdintasuna argi nabarmenduz. Talde txikiak ikasgela edo liburutegietan, antzerkia taula gainean, soinu eta argiztapenarekin…

Espectáculo cuenta cuentos en inglés

Ipuinen eta antzerkiaren bidez ikasi

Istorioak abenturak dira, mundu desberdinetarako bidaiak… Fantasiak, magiak eta irudimenak bigarren edo are hirugarren hizkuntza ikastea esperientzia guztiz berria bihurtzen laguntzen dute.

Mundua mundu denetik, istorioek balioak, kultura, natura eta gure inguruko munduari buruz irakasten lagundu digute. Era guztietako emozioak sentitzen ahal ditugu istorioen bidez.

Zer modu hoberik hizkuntza baten kontzeptuak, soinuak eta esanahia ulertzeko, istorio-kontalari bat entzun eta ikustea baino, egiten duen horrekin liluratuta dagoen narratzaile natibo bat.

Aurkespen bideoa

Teatro en inglés para niños y niñas

Nire sormen-prozesua

Jendaurrean kontatzeko istorioak idazten edo moldatzen ditudanean, arreta berezia jartzen diot edukiari eta horrek ikasleei nola lagunduko dien bai beren hiztegia zabaltzen, bai egitura gramatikalak, ahoskera eta ingeles soinuaren kontzeptu orokorra bere osotasunean nolakoak diren ulertzen. Halaber, kontuan hartzen dut materiala prestatzean adin eta eskola urte desberdinetako haurrendako zein erregistro erabili.

Hiztegi

Gauza edo egoera bera deskribatzeko adjektiboen sinonimoak erabiltzea laguntza handia da beti, ikasleei hiztegi konplexua eta hori nola erabili aurkeztean. Betiere, keinuen eta deskribapenen bidezko antzerkiarekin batera, ikasleek askoz ere sakonago uler dezaten hitz horien erabilera eta kontzeptu berriak ulertzeko duten gaitasuna areagotuz.

Enseñanza de la gramática inglesa

Gramatika

Istorio edo eszena berean aditz forma asko erabiltzen saiatzen naiz: present simple, past simple, past continious, etab. Istorioaren testuak dramatizazioarekin batera, beraz, aukera ematen die ikasleei aditz bakoitzaren esanahia eta haren erabileren testuinguruan sakontzeko.

Cuentacuentos en inglés en colegios

Ikus-laguntzak

Gako-hitzak eta -irudiak dituzten panelak istorio edo jarduera bakoitzeko edukirik garrantzitsuena aurkezteko eta nabarmentzeko beste modu bat dira, horrela, haurrek ideia nagusiak ulertu, eta ikuskizunaz are gehiago gozatzeko.

Soinua

Soinu-ekipo sistema osorik, hainbat formatutan, leku bakoitzeko eskakizunen arabera.

Argiztapena

Giro desberdinak sortzen laguntzen du eszenak argitzeak.

Aldakortasuna

Ikuskizunak edozein lekutara egokitzen ahal dira, aretoak, antzokiak, gelak, liburutegiak edo aire zabalean ere bai.

Lan-orriak

Orri didaktikoak ipuin edo jarduera bakoitzerako.

Financiado por la Unión Europea, fondos Next Generation
The Enchanted Frog