Cuento de aventuras en inglés para colegios

A Surprisingly Healthy Treasure

5 urtetik 13 urtera
30 minutu

Antzerki-istorio/-ikuskizun hau neure sorkuntzetako bat da, 5 eta 13 urte bitarteko ikusleendako bertsio ezberdinak dituena. Gehiago

Bi haur abentura zoragarri batean murgilduko dira herriko gozodenda bisitatu ondoren. Ohiz kanpoko altxor harrigarriki osasungarri bat aurkitzera eramaten ditu istorioak.

Askotariko hiztegia duen istorioa: klima, itsasoa, geografia, frutak eta barazkiak, koloreak, etab. Elikadura-aztura osasungarriez ere mintzatzen da.

Ver video
The jaguar

The Jaguar

14 urtetik 16 urtera
45 minutu

Jaguar Ted Hughesen izenburu bereko poema batean inspiratutako istorio bat da, "Literatura ingelesa"n ikasi behar izan nuen institutuan nengoela. Gehiago

DBH 3. eta 4. eta Batxilergoko ikasleentzat.

Bi mundu oso ezberdinen arteko topaketa da, Fran neska batena, Londresko “Camden” auzo ospetsu batekoa eta Peruko Amazoniatik datorren Jaguar batena, baina gaur egun Londresko Zooan harrapatuta dagoena. Udako egun aspergarri bat abentura ahaztezin bihurtzen da Franentzat…

Ver video
Dinosaurs and all that rubbish

Dinosaurs and all that Rubbish

5 urtetik 10 urtera
20 minutu

Ingurumenari buruzko ipuin ederra. Egia esan, nire haurtzaroko margotzeko libururik gogokoenetako bat da. Gehiago

Gizateria, gizakiak planeta suntsitzen ari dira fabrikekin eta kutsadurarekin, baina milaka urtez lo egon diren dinosauroak esnatu eta lurrazalera itzultzen hasi dira, Lurra eta natura salbatzeko eta, oraingoan, Lurra izaki bizidun guztien artean modu berean partekatzeko.

Ver video

The Story of W and H (Jarduera)

8 urtetik 10 urtera
25 minutu

W and H Questions ikasteko jarduera dibertigarria. Gehiago

The kind-hearted tree

The Kind-Hearted Tree

9 urtetik 99ra
20 minutu

Naturak gure bizitzako etapa guztietan duen garrantziari eta merezi duen errespetuari buruzko istorio polita eta goxoa. Gehiago

Neskatila baten eta zuhaitz baten arteko adiskidetasunaren kontakizunarekin hasten da… Neskatila nerabe, heldu eta, azkenik, emakume zahar bihurtu ahala behin eta berriz itzultzen da zuhaitzera. Haur nahiz helduendako erakargarria den istorioa.

Ver video
The last bus storytelling

The Last Bus Home

12 urtetik 15 urtera
55 minutu

Londresko gauzarik sinbolikoenetako bat autobusak dira, bi pisuko autobus gorri handi horiek. Gehiago

Felicity eta bigarren hezkuntzako ikaskideak Londresko erdigunera doaz Britainiar Museora txangoan. Haien irakaslea, Watson andereñoa, Watson doktorearen bir, bir, birloba da. Asma ezazu zer gertatzen zaion Felicityri, topatu duen kutxa magiko batek denboran zeharreko abentura batera eramaten duenean.

Txikienentzako jarduerak

4 urtetik 7 urtera
15-20 minutu

Haurrentzako eta 1º ziklorako jarduera dinamiko dibertigarriak Gehiago

The Parts of a Tree  zuhaitzaren zatien izenak ikasteko musika- eta mugimendu- jarduera.

Move to the Rhythm giza gorputzaren atalak ingeleraz ikasteko oso modu barregarria

What’s in the Treasure Chest?  bada garaia altxor harrigarri baten bila abenturara joateko.

Creeping Through the Forest aditz eta izen batzuk ikasiko ditugu munduan zehar mugitzeko.

We are going on a bear hunt

We’re Going on a Bear Hunt

5 urtetik aurrera
15 minutu

Haurrendako istorio/abentura klasiko-modernoa. Oro har, intonazioa eta ahoskera praktikatzeko modu dinamiko eta dibertigarria. Gehiago

Ipuin zoragarri honek adjektibo apartak eta adierazpen onomatopeikoak erabiltzen ditu, ingelesaren soinuen kontzeptua bere osotasunean ulertzen laguntzeko. Adin guztietarako, 5 urtetik gora… parte hartze handia eskatzen duen istorioa. Helduendako intonazio eta ahoskera orokorreko tailer-jarduera gisa ere egiten ahal da.

Yuma Explains the Mystery of the Moon

10 urtetik 13 urtera
45 minutu

Istorio hau duela ehunka eta milaka urte gertatu zen, zibilizazioen aurretik, hirien aurretik, herrialdeen aurretik! Jendea inguruko mundua ulertzen hasia baino ez zen garaikoa da. Gehiago

Yumak ilargia maite zuen. Gauero ateratzen zen kobazuloaren sarrerara, zerura begiratu eta galderak egiten zituen. Beste istorio bat, neuk sortua. Antzinako ipuin-kontaketa, ilargiaren aldiak eta aspaldi-aspaldiko neska begiluze bati buruzkoa.

Teatro en inglés para el aprendizaje de la lengua inglesa

The Spotty Hippopotamus

7 urtetik 10 urtera
45 minutu

Animalia batzuek marrak dituzte, marradunak dira eta animalia batzuek tantak dituzte, ttanttandunak dira. Gehiago

Bihotza hunkitzeko ipuina hipopotamo ezberdin samar bati buruz: hipopotamo berde bat tanta moreekin. Onarpenari eta adiskidetasunari buruzko istorioa. Tantak eta marrak, animaliak eta desberdinak izateari buruzkoa. Afrikako sabanan gertatzen da eta, mapa handi bat erabiltzen dut ikusleak gidatzeko… Ttantto Hipopotamoaren bidaiari jarraitzeko.

The enormous crocodile

The Enormous Crocodile

8 urtetik aurrera
25 minutu

Roald Dahlen haurrendako ipuin klasikoetako bat. Gehiago

“Krokodilo erraldoiak” mutiko mamitsu gozo bat aurkitu nahi du bazkaltzeko, eta plan sekretuak eta trikimailu adimentsuak pentsatu ditu. Baina oihaneko beste animaliak prest daude krokodiloa geldiarazteko ahal duten guztia egiteko. Umorez eta ahots-adierazpenez betetako istorioa. Adjektibo eta aditz batzuk nahiko konplexuak dira.

Teenage 80's London

Teenage 80’s London

13 urtetik helduak arte
60 minutu

Hitzaldi soil bat baino gehiago… Nerabeendako oso gai interesgarria, antzerki eta umore bidez aurkeztua. Gehiago

1980ko hamarkadaren hasieran Londresen nerabe gisa izandako esperientzia pertsonalari buruzko neure istorioa kontatzen dut… Istorio gisa hasten da, eta pixkanaka hitzaldi bihurtzen da eta, ondoren, “Gazteen azpikulturei” buruzko eztabaida. 50. hamarkadako Rock «n» Rolla, Soula, Ska, Discoa… eta Punka. Musika beltzari eta Londresko historiako banda garrantzitsuei ere begiratzen diegu…

The history of Halloween

The History of Halloween

Adin guztietakoak
30 minutu

Nondik dator Halloween? Zein herrialde eta kulturatan sortu zen jaialdi famatu hau? Gehiago

Bertsio ezberdinak adin-tarte guztiei egokituak. Haurrendako eta lehen hezkuntzakoendako abestiekin…

The Mysterious Castle:
Jakin-minez betetako emakume bat berde dirdiratsuz idatzitako mezu misteriotsu batzuei jarraitzen hasi eta mezu horiek oso etxe zahar bat ikertzera eraman dute. Herrikoek benetan sorginduta dagoela diote.

Cuentacuentos en inglés con historias tradicionales de la India

Sita and the Tiger

6-8 urte
30 minutu

Indian gertatzen den ipuina… oso herri txiki batean, Indiaren erdi-erdian. Gehiago

Inoiz herrixka apal horretara iristen ziren bi animalia bakarrak Gaja Elefantea eta Baghinder izeneko tigre basati eta beldurgarria izan ziren.

Gaja elefantea eta Baghinder tigrea izan nahi dute haurrek ipuina kontatzen laguntzeko. Indiako folklore zaharra izan liteke, baina nire ipuina da, beste bat.

The good witch and the happy forest

The Good Witch and the Happy Forest

9 urtetik 12 urtera
40 minutu

Zergatik uste dugu beti sorginak… Gaiztoak? Makurrak! Nazkagarriak! direla? Gehiago

Wendy oso Sorgin Ona da, oso Sorgin Atsegina. Hortz zuri distiratsu zoragarriak eta sudur oso normala ditu. Baso Zoriontsuan bizi da… Landare, zuhaitz eta animalia guztiak maitatu eta haietaz arduratzen da… baina egun batean gauza beldurgarri bat dator basora, soinu beldurgarri, ikaragarri eta nazkagarria egiten duena!

Zer izan liteke?… Salbatuko du Wendy Sorginak Baso Zoriontsua?

A fable for the 21st century

A Fable for the 21st Century

13 urtetik aurrera
45 minutu

Kontalari ezagun zaharrenetako bat Esopo izan zen. Nor zen? Noiz bizi izan zen? Benetakoa izan zen? Gehiago

Haren alegiak milaka urtetan kontatu dira. Jarduera honetan, Esoporen fabula ezagunenetako bat entzunen dugu; ondoren, ikasleak gaur egunera eramanen ditut fabula beraren neure bertsioa kontatuta. Bi istorioetan aurkitzen ditugun ikasgai moralei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera, XXI. mendeari umore betezko begirada.

Financiado por la Unión Europea, fondos Next Generation
The Enchanted Frog